Brit milah

Brit milah erritua

Brit milah (hebreeraz: בְּרִית מִילָה‎, bʁit miˈla ahoskatua; Askenazien ahoskera: bʁis ˈmilə; Yiddishezko ahoskera: bris bʀɪs) gizon juduei jaio eta zortzigarren egunean egiten zaien erdainkuntza errituala da, Jainkoaren eta Abrahamen arteko itunaren (brit) ikur gisa (Ir 17: 9-14. Talmuden arabera (Kiddushingo Ituna 29a:10), aitak bete beharreko agindua da, Abrahamek Isaaki Genesisen egin zion bezala. Gaur egun, erritua mohel (hebreeraz: מוהל‎, pl.: mohelim) batek, "erdaintzaile" espezializatu batek, egiten du eta ez du ez mediku ez errabino izan behar, baina bai oinarrizko arauak errespetatzen dituen pertsona batek, hala nola Sabbat (egun sabatikoa) gordetzea eta koxer jatea.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy